Bizkaiko IV. jauna Haro-ko Lope Diaz I.a
Haroko Lope Diaz I. Bizkaiko IV. jauna izan zen (1124 - 1170). Diego Lopez I.aren semea.
Alfontso I.a Borrokalariak Bizkaiko jaurgoa kendu zion (1116); Diego Lopezen semeak titulua jaso baldin bazuen ere ez zuen inoiz Bizkaiko jaurerrian aginterik izan, Nafarroako erregearen zerbitzari Ladron Iņigez Gebarakoa eta ondoren bere seme Bela Ladron (1160) izan baitziren Bizkaiko benetako jaunak. Beti Gaztelako erregearen alde jokatu zuen. Mentziarekin ezkondu eta ez zuen ondorengorik izan. Ondoren Doņa Aldontzarekin ezkondu zen eta beraien semea Haroko Diego Lopez II.a Bizkaiko V. jauna izan zen.
Loturak: Urraka Lopez;
Iturria: Elhuyar