Urraka Lopez

(? - ?, ~1226). Leongo erregina (1187 - ~1226). Bizkaiko IV. jauna zen Lope Diaz de Haro I.aren eta Aldontzaren alaba. Leongo Fernando II.aren bigarren emaztea zen. Erregea hil zenean, Urrakak bien seme Antso erregetzea nahi zuen, baina Fernando II.ak beste seme bat zuen, Alfontso IX.a, eta Urraka alferrik jardun zen.

I: Harluxet