<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Herri-Frontea Fronte Popularra
Ezkerreko eta zentroko indar politiko desberdinek hauteskundeetarako edo eta etsai komunen bati erantzuteko egindako behin-behineko aliantza. Frantziakoa eta Espainiakoa faxismoak eraginda eratu ziren (1936) eta biek hauteskundeak irabaztea lortu zuten. Espainiakoak Gerra Zibila amaitu zen arte iraun zuen eta Frantziakoak 1936-38 bitartean.
Loturak: Monzon Reparaz, Jesus;
Iturria: Harluxet