Astigarribia, Joan
Joan Astigarribia Donostian jaio zen 1903an eta bertan hil 1984an. Espainiako komunismoaren aitzindaria izan zen (PCE). Euskadiko Alderdi Komunistaren (EPK) lehen kongresu eratzailean lehenengo idazkari nagusi hautatu zuten (1935). Espainiako Gerra Zibila piztuta, gerra garaiko Euzko Jaurlaritzako gobernuan, Lan Publikoko ministroa izan zen (1936). Espainiako Alderdi Komunistatik bota egin zuten, Euskadiko Alderdi Komunistak Espainiako Alderdiarekiko independente izatearen aldekoa zelako (1937).
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Amerikara joan zen; Kuban, Alderdi Komunistaren barruko zenbait kargu politiko izan zuen. 60.eko hamarkadan Espainiako Alderdi Komunistak berronartu egin zuen. 45 urte atzerrian eman ondoren Euskal Herrira itzuli zen, EPK eta EIA alderdien baturaz sortutako Euskadiko Ezkerra (EE) bultzatzeko; horrela PCEtik kanpo geratu zen. Ezkerreko alderdiak eta nazionalistak batu eta Hego Euskal Herriko lau probintziak autonomi estatutu bakarrean biltzearen alde azaldu zen hil arte.
Iturria: Harluxet