Aldasoro, Ramon Mari

Ramon Mari Aldasoro Tolosan jaio zen. Bigarren Errepublika garaian Madrilgo gorteetan Gipuzkoako diputatua izan zen. Ezker Errepublikarreko kidea zen eta Euskal Estatutua onartzeko eginiko Udal Asanblean parte hartu zuen (1932). Bertan, Nafarroa Hego Euskal Herriko beste probintziekin batera autonomi estatutu bakarrean sartzearen alde jardun zuen, baina, ez zen lortu.

Ordurako Franco matxinatu eta Mola jeneralak Donostia hartua bazuen ere (1936 - IX - 13) Gobernu errepublikarrak Euskal Estatutua onartu zuen (1936). Aldasoro Euzko Jaurlaritzako Merkataritza eta Horniketarako kontseilari izendatu zuten. Ingalaterrako gobernuarekin merkataritza-harremanak sustatu zituen eta horri esker Euzko Jaurlaritzaren menpeko lurraldean ez zen oinarrizko jangaien faltarik izan. Espainiako Gerra zibilian, Frankistak Mola jeneralaren gidaritzapean Bilbora sartu ondoren (1937), Uruguaira erbesteratu zen. Euzko Jaurlaritza eta Espainiako Errepublikaren arteko harremanez, Espainiako Gerra Zibilaz eta askatasunaz idatzi zuen (1945).

Iturria: Harluxet/ Lur