Mola Vidal, Emilio
Emilo Mola Pazetas-en, Kuba-n, jaio zen 1887an eta Castil de Peones-en, Burgosen, hil 1937an. Guardia Zibil baten semea eta jeneral espainiarra izan zen.
Marokon ibili zen 1909 - 1930 bitartean, han Frankorekin topo egin zuen. Segurtasunerako Zuzendaritza nagusiko buru izan zen (1930 - 1931). Bere jokabidea zela eta, prozesatu eta armadatik kanporatu egin zuten (1931), baina 1934ean amnistiatu egin zuten. Espainian Herri Fronteak 1936ko hauteskundeak irabazi zituenean Nafarroako Gobernadore militar izan zen. Espainiako Bigarren Errepublika zirikatu, altxamendua prestatu eta gidatu zuen (1936). Gerra Zibilean, Espainiako iparraldeko frankisten indarrak gidatu eta Alfontso Beorlegiren osteek Donostia hartu zuen. Gernika bonbardatu ondoren (1937 - IV - 26) suntsitutako herrian sartu zen. Frankistek Bilboko "Burdin Gerriko"tik hurbil zeudenean, Burgostik Gasteizera hegazkinez zihoala istripua zela esandakoan hil zen. Hala eta guztiz ere ez da inoiz argitu nola gertatu zen istripua.
Loturak: >Joxe Maria Iribarren; >Legutioko erasoa; >Nafarroako brigadak;
Iturria: Elhuyar/ Lur