Alain Handia Albretekoa
Alain Albret 1440an jaio zen g.gb. eta 1522an hil. Albreteko jauna zen, Joan III.a Nafarroakoaren aita.
Bere semea Joan III.a Katalina I.a Nafarroakoarekin ezkondu zenean Albreteko etxea Nafarroako erresumaren agintean sartu zen. 1478an Baionara etorri zen Frantziako Luis XI.a erregeak bidalitako armadaren buruzagi zela. Nafarroako erregeorde izan zen (1486); bertan egokitu eta agramondar eta beaumondar bandoen arteko gerran beaumondarren alde borroka egin zuen. Joan III.aren eskariz, Enrike II.a Albretekoaren tutore izan zen (1517).
Iturria: Harluxet