Luis XI.a Frantziakoa

Luis XI.a Bourges-en jaio zen 1423an eta Plessis-lez-Tours-en hil 1483an. Frantziako erregea (1461 - 1483), Karlos VII.aren eta Maria Anjoukoaren semea. Bere alaba Madalena Frantziakoa Gaston Bianako printzearekin ezkondu zuen.

Errege izan aurretik, bere aitaren aurkako altxamenduetan parte hartu zuen (Praqueria, 1440). Errege izendatu ondoren, aitaren aholkulariak bidali egin zituen eta Karlos Izukaitza Borgoniakoak gidatutako noblezia erregearen aurka altxatu zen (1465). Karlos-ek preso hartu (1468) eta askatasuna lortu zuenean, Ingalaterrarekin Picquigny-ko ituna sinatu zuen (1475) Ehun Urteko Gerrari amaiera eman nahian. Kantoi suitzarrekin eta Lorenarekin Karlosen aurkako aliantza sinatu zituen. Karlos garaitu eta hil egin zuten (1477). Erregeak Anjouko konderria eta Proventza jarauntsi egin zituen (1481) eta Arras-ko itunaren bidez (1482) Borgoniako dukerria lortu zuen. Frantziako erresumaren mugak guztiz zabaldu zituen eta bere agintaldian lortu zuen Lapurdi eta Zuberoa Frantziako koroapean ezartzea. Erret boterea indartu eta armada berrantolatu zuen. Bere semea Karlos VIII.a izango zuen ondorengoa.

Loturak:

Iturria: Elhuyar