Gavel, Henri
Henri Gavel Saint-Pol-Sur-Ternoisen, Pas-de-Calais, jaio zen 1880an eta Angelun hil zen 1959an. Hizkuntza erromanikoetako ikasi eta batik bat gaztelania eta gaskoiera landu arren, euskarari buruzko azterketak ere egin zituen: "Eléments de phonetique basque eta Grammaire basque". Erdi Aroko poesiari buruzko azterketa kritiko bat ere egin zuen: "Berterretsen Khantoria". Eusko Ikaskuntzako kide, euskaltzain ohorezko (1933az geroztik) eta hainbat kultur elkartetako kidea izan zen.
Iturria: Harluxet