<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Eusko Ikaskuntza
Oņatin, 1918an, euskara, euskal kultura eta zientziaren inguruko ekintzak antolatu asmoz sortu zen elkartea. Bertan, Arturo Kanpion Ohorezko lehendakari egin zuten. Luis Lucien Bonaparteren ekimenez antolatutako ekintzak Eusko Ikaskuntzaren hastapentzat hartzen dira (Baiona, 1857). Angel Apraizek euskal kultura bultzatzeko, jakintzagai desberdinak bilduko zituen ikastaro edo unibertsitate bat sortzeko premia ikusi zuen. Horrela, ideologia eta jakintza-arlo desberdinetako jendea bildu, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko Diputazioek egitasmo horretara bildu ziren. 1921ean "RIEV" elkartearen aldizkari ofiziala argitaratzeari ekin zioten. Bilera berean, euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzeko Euskaltzaindia Akademia sortu zen.
Primo de Riberaren diktadura bitartean (1923 - 1930) bere jarduera etenarazi zuten; baina gero berregin zen eta 1932ko euskal autonomi estatutuaren garapenean eragin handia izan zuen. Bergaran eginiko biltzarrean, estatutuaren oinarriak eratzeko batzordea antolatzea erabaki zuen (1930). Lizarrako asanblean onartutako testua Eusko Ikaskuntzako batzordeak egina zen (1931). Lizarrako Estatutu horretan sartzeko Errioxako instituzioen partehartze-eskaera jaso eta zenbait bilera egin ziren. Espainiako Gerra zibilaren ondoren, Ipar Euskal Herrian segitu zuen lanean. Hiru biltzar burutu zituen, Miarritzen 1948an eta Baionan eta Uztaritzen 1954an. Hego Euskal Herrira itzuli eta bide berriari ekin zion. Joxe Miel Barandiaran izan zen bigarren aldiko elkarte honetako lehendakaria (1978 - 1991) eta beronen ondoren Goio Monreal (1992). Aldizkari eta liburuak argitaratu, ikerketarako diru-laguntzak eman eta era askotako kongresu, jardunaldi eta topaketak antolatzen ditu.
Loturak: > Henri Gavel; >Eugene Goinetxe; >Georges Lacombe; >Eduardo Landeta; >Jesus Maria Leizaola; >Manuel Lekuona; >Pierre Lhande; >Ramon Madariaga; >Joxe Madinabeitia; >Monreal, Gregorio; >Orueta P. Nenin, Jose; >Errioxako eskaria;
Iturria: Elhuyar