<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

gaskoiera

Gaskoierak ezaugarri oso bereziak dituela eta, zenbait hizkuntzalarik hizkuntzatzat hartzen du; biarnesa, berriz, gaskoiaren dialektotzat hartzen da. Berant Erdi Aroan eta merkatarien artean bereziki, gaskoia Aturriren hegoaldeko alde euskaldunetara hedatu zen, Angelu, Miarritze eta Baiona neurri handi batean gaskoituz. Euskal substratuaren eraginez edo, gaskoiak beste okzitaniar hizkuntzekiko ezaugarri bereziak ditu.

Ezaugarri fonetiko nagusienak hauexek dira: hitz-hasierako f h hasperendun bilakatzea (filium > hilh, semea); hitz-amaierako ll t bilakatzea (bellum > bell > bet, ederra); bokal aurreko ll r bihurtzea (bella > bera); bokalarteko n desagertzea (luna > lue, ilargia); v b bilakatzea (vita > bita, bizitza) eta ezpainkari-aurreko o a bihurtzea (novum > nau, berria).

Frantziako hego-mendebaldeko bederatzi departamendutan mintzatzen da eta ez du inolako onarpen ofizialik. Azkenaldi honetan guztiz murriztu da haren erabilera eta egun 200.000 inguru dira gaskoi-hiztunak.

Loturak: >euskara;  >gaztelania;  >oc hizkuntza; >proventzera;

Iturria: Harluxet