<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Euzko Gudarostea

Espainiako Gerra Zibilan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia Francoren erasoetatik babesteko sortutako armada (1936). Hasieran, gerra-komite batek gidatutako soldadu boluntarioez osaturiko taldea izan zen. Euzko Jaurlaritza eratu zenean, Euskal Herriko gune garrantzitsuak golpisten esku zeudela eta, Jose Antonio Agirre lehendakariak 40.000 gudariz osatutako euskal armada autonomoa antolatu zuen (1936 - XI - 20). Batailoiak ideologiaren arabera osatu ziren: nazionalistak, sozialistak, komunistak eta anarkistak. Presaka antolatutako armada hark ahulezia nabarmenak zituen: gudariek ez zuten prestakuntza militarrik, armada-ofizial gutxi zegoen eta armak ere falta zituzten. Gainera gerra-hegazkinik ez zegoen. Santoņako Ituna sinatu ondoren (1937- VIII - 24), Euzko Gudarostea desegin egin zen.

Loturak: Saseta, Kandido

Iturria: Harluxet