<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Eusko Abertzale Ekintza (EAE)
Hego Euskal Herriko alderdi politikoa; EAJ eta CNV elkartzean, horren aurka zeuden EAJko hainbat partaidek sortua (1930). Anakleto Ortueta, Tomas Bilbao eta Justo Garate izan ziren sortzaileak. Akonfesional, errepublikar, demokraziaren eta erreforma sozialaren aldeko agertu zen alderdia; programa politikoan, sozialdemokrata-itxurako helburuak onartu zituen (1936). Erregimen frankistaren garaian oso ahuldua geratu zen arren, suspertu (1975) eta Herri Batasuna (HB) koalizioan sartu zen (1978).
Iturria: Harluxet