<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Euskalerria
Elkarte liberal foruzalea, Bilbon sortua; Bigarren Gerra karlistaren ondorioz foruak galdu zirenean (1876), Euskal Herriaren identitate historiko, politiko eta kulturalari eusten saiatu ziren. Fidel Sagarminaga, Ramon Berge, Mario Adan de Jarza eta beste hainbat euskaldun ospetsu bildu zen elkartearen inguruan. Udal-hauteskundeetara (1885) eta Foru Aldundikoetara aurkeztu zen (1886); bietarako lortu zituen ordezkariak. Bizkaiko oligarkia espainolistaren presioek, alde batetik, eta Arana Goiriren ideia nazionalista berriek bestetik, krisian sartu zuten elkartea. Elkartea desegin zenean (1902), elkartekide batzuk EAJra pasa ziren eta beste batzuk Alderdi Liberalera.
Iturria: Harluxet