<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
EMK
Euskaraz, Euskadiko Mugimendu Komunista. Hego Euskal Herriko alderdi politikoa, ETAren V. biltzarreko zatiketaren ondoren jaioa (1966). Hasieran ETA Berri izena hartu zuen eta gero Komunistak. Ideologia marxista-leninista zuen eta maoismoa onartzen zuen. 1972an Espainian sortu zen Espainiako Mugimendu Komunista (MCE) erakundearen sortzaileetakoa izan zen. 1976an MCE-EMK izena hartu zuen, Espainiako Mugimendu Komunistaren egitura federalaren barruan. EIArekin batera Euskadiko Ezkerra (EE) koalizioa osatu zuen 1977an. 1979ko hauteskunde orokorretan, EKE/OIC alderdiarekin batu zen. Ez zituen Espainiako 78ko konstituzioa eta Gernikako Estatutua onartu; autodeterminazioaren aldekoa izan zen. Ondorengo hainbat hauteskundetan Herri Batasunarentzat (HB) eskatu zuen botoa. 1990ean bereizi egin zen EMCtik. 1991n LKIrekin bat egin eta Zutik alderdi politikoa, ezkertiar iraultzailea, eraiki zuten bien artean.
Loturak: Patxi Iturrioz;
Iturria: Harluxet