Iturrioz Herrero, Patxi
Patxi Iturrioz Donostian jaio zen 1937an. Lehenengo EGIn eta gero ETAn sartu zen. 1961ean atzerriratu egin zen eta ETAko Langile-Frontearen ardura hartzera itzuli zen Bizkaira (1963), baina urte berean atxilotu egin zuten. 1966an ETAn izandako barne-eztabaida eta zatiketaren ondorioz, komunistengana hurbildu eta ETA-Berri delakoa sortu zuen, gero Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) izango zena. 1968-76 bitartean Alemanian egon zen eta itzulitakoan politika-munduan sartu zen erabat. 1977ko hauteskundeetan Gipuzkoako Euskadiko Ezkerrako (EE) zerrendako hautagaia izan eta bigarren geratu zen; F. Letamendia diputatuak dimititu ondoren Madrilgo kongresuko diputatu izan zen (1978-79). PSE-EE sortu zenean, hara pasatu zen.
Iturria: Harluxet