<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
LKI - Liga Komunista Iraultzailea
Hego Euskal Herriko alderdi politikoa, Espainiako Liga Comunista Revolucionaria erakundeari lotua (1973). Sorrera ETAren VI. Asanbladan gertatutako zatiketan dago; ETA VI.a izena hartu zuen taldeak borroka armatua eta nazionalismoa ukatu, troskismoa onartu eta honen inguruan sortu zuen alderdi politikoa. Ideologikoki marxista iraultzailea zen. 1978ko Espainiako konstituzioari buruzko erreferendumean abstentziora deitu zuen. 1979an, II. kongresuan, Euskal Errepublikaren alde agertu eta ez zuen Gernikako autonomi estatutua onartu. 1980tik aurrera Herri Batasunarentzat (HB) eskatu zuen botoa. 1991n EMKrekin bat egin eta Zutik mugimendu politiko berria eratu zuten, iraultzailea eta Euskadiren autodeterminazioaren aldekoa.
Iturria: Harluxet