<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Toledoko kontzilioak

Toledon egiten ziren kontzilio, batzar politiko-erlijiosoak, bisigodoen erresumaren garaikoak. Erakunde legegile nagusia izan zen III. Kontzilioaz gero (589), XVIII. kontziliora arte (702). Bisigodoek arianismoa utzi eta katolizismora aldatu baino lehen bi kontzilio egin ziren: 400. urtean gutxi gorabehera, oraindik erromatarrak penintsulan zirela, I.a egin zen Priscilianoren heretikoen ondorioak aztertzeko eta 527an II.a oraindik ere arianismoa nagusi zelarik.

Iturria: Harluxet/ Enkarta