<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
sueboak
Elbaren ekialdean bizi ziren herri germaniarrak. Hasierako sueboak nomadak ziren eta tribu-multzotan antolatu ohi ziren. Galian sartzeko saioak egin zituzten, baina K.a. I. m.an Zesarrek aurre egin zienean atzera egin behar izan zuten eta Rhin eta Danubio arteko lurraldean, Suabian, finkatu ziren. V. mendearen hasieran, alano eta bandaloekin batera, Galia zeharkatu eta Hispanian finkatu ziren. Galizian erresuma bat sortu zuten 409an. Bisigodoekin gogor borrokatu ondoren Leovijildok menperatu egin zituen 585ean.
Iturria: Harluxet