Galia
Herri zeltez populatutako bi eskualderi erromatarrek emandako izena. Alpeen eta Apeninoen arteko eskualdea Galia Zisalpinoa zen eta Ozeano Atlantikoaren, Rhin, Alpeen eta Pirinioen artekoa Galia Transalpinoa. Azken hau da gero Galia izena hartu zuena. Zesarrek menperatu ondoren (K.a. 58-50), Augustok lau probintziatan banatu zuen (Narbonense, Akitania, Lionense eta Belgika) eta erromatartze-prozesua hasi zen. III. mendean herri germaniarren lehen inbasioak hasi ziren. Frankoen errege Klovisek Galia konkistatu eta lurraldearen batasuna berrezarri zuen (481-511).
Iturria: Haluxet