<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Napoliko erresuma
Italiako antzinako erresuma. 1282an anjoutarrak Sizilia uhartetik kanporatu zituzten, baina Siziliako erresumaren penintsulako zatia ez zuten galdu eta lurralde horri eman zioten Napoliko erresuma izena. 1494an Karlos VIII.a Frantziakoak inbaditu zuen, baina Aragoiko Fernando II.ak anexionatu egin zuen (1505). Cateau-Cambrésisko itunaren ondorioz (1559), Napoliko erresuma erregeorderri bilakatu zen.
1734tik aurrera Borboiko etxearen menpe gelditu zen. 1799an frantsesek Partenopear Errepublika eratu zuten bertan, baina urte berean borboiek berreskuratu zuten. Napoleon I.aren armadak 1806an okupatu zuen. 1815ean borboiek berriro eskuratu zuten Fernando IV.arekin. Honek 1816an Siziliarekin batu zuen, Fernando I.a Bi Sizilietakoa izena hartuta.
Loturak: Navarro, Pedro;
I: Harluxet