Karlos VIII.a
Karlos VIII.a Amboise-n jaio zen 1470an eta 1498an hil zen. Frantziako erregea (1483 - 1498), Luis XI.aren eta Karlota Savoiakoaren semea. Ana Bretainiakoarekin ezkondu zen erresuma hori Frantziara anexionatzeko (1491). Napoliko erresumako tronua eskuratzeko, Espainiari Rossell- eta Cerdanya eta Austriari Artois eta Franche-Comté eman zizkien. Baina Italiara egindako espedizioak porrot egin zuen (1497).
Loturak: Liga Saindua;
Iturria: Harluxet