<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Nafarreriako gerra

Nafarroako erresumako gerra zibila (1276). Alde batean San Zernin eta San Nikolas auzoetako burges, merkatari eta artisau frankoak zeuden eta bestean Nafarreriako biztanleak eta zenbait noble. Gerra, funtsean, aspaldiko arazoen ondorioa izan zen, Enrike I.a Potoloa hil ondoren sortutako ondorengotza-arazoak areagotua. Erregea hil zenean, bere alaba Joana I.a adin-txikikoa zen eta arazoari irtenbidea emateko hiru irtenbide sortu ziren: erresumako zenbait estamentu Aragoirekin bat egitearen alde azaldu zen, noblezian, berriz, baziren Gaztelako erresumarekiko loturaren alde zeudenak, eta azkenik, Blanka Artoiskoak, erregina alargunak, Frantzia alderako joera zuen eta Joana I.a Parisa eraman eta Frantziako Felipe III.a erregearen esku utzi zuen Nafarroako erresuma.

Nobleziak eta Nafarreriako biztanleek Frantziatik iritsitako gobernadorearen aurka egin zuten; erasoak eta borrokak hasi ziren. Gobernadoreak Frantziako erregeari laguntza eskatu zion. Frantziatik iritsitako armada frantsesak Nafarrerira sartu eta auzoa birrindurik utzi zuten.

I: Harluxet