Blanka Artoiskoa
Blanka Artoiskoa Vicennes-en jaio zen 1251ean eta 1302an hil zen. Roberto Artoiskoa kondearen (Frantziako Luis IX. anaia) alaba. Enrike I.a Potoloarekin ezkondu (1269) eta bi seme alaba izan zituzten: Teobaldo, gazterik hil zena; eta Joana I.a Nafarroakoa izango zena.
Enrike hildakoan (1274), bere alaba Joana I.aren erregeordetzaz arduratu zen eta Pedro Santxez Monteagudokoa erresumaren gobernadoretzat aukeratu zuen. Joanaren ezkontza eztabaidatzen ari zirela erresuma utzi eta Frantziara joan zen eta azkenean Frantziako Felipe III.aren seme Felipe I.a Ederrarekin ezkondu zuten. Erregeordetzaren garaian piztu zen Iruņean Nafarreriako auzoen arteko gerra (1276).
Iturria: Elhuyar