<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Europako Ikatz-Altzairuen Elkartea (EIAE)

Europan, Bigarren mundu-gerra amaitu ondoren, Alemaniako Errepublika Federala, Belgika, Frantzia, Italia, Luxemburg eta Herbehereek Robert Schumanen irizpideei jarraiki, 1951ko apirilaren 18an, sortu zuten EIAE erakundea. 

Europan beste gerraren bat sortzea ekiditeko asmoz sortu zuten erakundea. Batetik, ikatz eta altzairuaren produkzioa eta merkatua kontrolatu; eta bestetik, merkatu bateratua lortzea zuen xede nagusia. Ondorioz, sinatzaileek izenpetu zuten inor bere kabuz ez zituela gerra-armarik ekoiztuko.

1973an Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka sartu ziren; 1981ean Grezia, 1986an Espainia eta Portugal eta 1995ean Austria, Finlandia eta Suedia. EIAEren garapenerako sortutako organoak eredutzat hartu zituzten Europako beste elkarteak: EEE, Euratom eta Europako Batasuna bera ere eratzeko. 

Iturria: Harluxet eta beste