<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Europako Ekonomi Elkartea
1957an, Erromako Ituna sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federala, Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburg eta Herbereek; ondorioz, Europako Ekonomi Elkartea sortu zen. 1973an Erresuma batua, Irlanda eta Danimarka sartu ziren; 1981ean Grezia eta 1986an Espainia eta Portugal.
Europako Ekonomi Elkartearen helburua da partaideen arteko ekonomi batasuna eta merkatu batua pixkanaka lortzea. Merkatu horren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: merkantziak, pertsonak eta kapitalak estatu batetik bestera mugarik gabe ibili ahal izatea, partaide diren estatu guztiek aduana-arantzel berdinak izatea eta nekazaritza, industria eta garraioen arloan politika koordinatua egitea.
Iturria: Elhuyar