<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Schuman, Robert
Politikari frantsesa (Luxemburg, 1886 - Scy-Chazelles, Moselle, 1963). Finantza-ministroa izan ondoren (1945), gobernu-kontseiluko lehendakaria izan zen (1947-48), eta kanpo-arazoetarako ministroa (1948-52). Europako Ikatz-Altzairuen Elkartearen (EIAE) sortzea bultzatu zuen (1951). Europako parlamentuko lehendakaria (1958-60) izan zen.
Iturria: Harluxet