<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Donostiako konkista 1794

Konbentzio Gerran Frantziako armadak Moncey jeneralaren gidaritzapean Gipuzkoan eginiko erasoa (1794 - VII - 25). Gipuzkoarrek erasoa Irun eta Hondarribitik etorriko zela uste zuten; Frantsesek, aitzitik, Beratik sartu eta ustekabean harrapatu zituzten. Donostiako buruzagi, ofizial eta herritarrek frantsesen aldeko jarrera hartu zuten, beraz, haiek ez zuten hirian sartzeko zailtasunik izan (VIII - 3/4). Foru Aldundia Donostiatik Getariara aldatu zuten eta frantsesei Gipuzkoako Errepublika sortzea proposatu zien. Karlos IV.aren armadak Gipuzkoa utzi zuenean gipuzkoarrek Moncey-rekin ituna sinatzea erabaki zuten. Karlos IV.ak kapitulatzeko baimena eman zuen eta Getarian prestatu zuten horretarako agiria.

Iturria: Harluxet