Moncey, Bon Adrian Jeanot
Bon Adrian Jeanot Moncey-koa Palise-n jaio zen 1754an jaio zen eta hil 1842an. Coneglianoko dukea. Konbentzio-Gerran (1793 - 1795) Bidasoa Beratik zeharkatu eta Irun, Hondarribia, Pasaia hartu ondoren, Donostia konkistatu zuen batere erresistentziarik gabe, 1794ko abuztuaren 3 eta 4an. Abuztuaren 14an, berriz, Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia Getarian bildu ziren, eta Monceyri eskari zehatzak egin zizkioten: Espainiako koroarekiko independentzia, foruekiko errespetua eta erlijio-askatasuna errespetatuko zuen Gipuzkoako errepublika Frantziara anexionatzea.
Luze negoziatu ondoren, Moncey-k 1795eko martxoaren 28an Txosten edo "Memorial" bidali zuen Parisera, baina, erantzuna ere zehatza izan zen: "Aparteko errepublika..., ez da posible. Gipuzkoarren askatasun antsiak ase daitezke Frantziako Errepublikaren parte izanik, eta kito."
Donostiako armistizioan eta Basileako Itunean esku hartu zuen (1795). Urte bete beranduago proklama bat egin zuen Behe Pirineotako departamentuan, Ipar Euskal Herrian oste armatua biltzeko. 1808an, Napoleonen osteen Mariskala zelarik Nafarroako komandante izendatu zuten. Nafarroan Diputatuak izendatu zituen, baina nafarrek bizkarra eman zioten. 1823an, ordea, Luis XVIII.aren osteen buru zela Kataluinan sartu zen, Borboiko etxearen erregimena salbatzeko asmoa zuela.
Iturria: Auņamendi