<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Burdina-gerrikoa
Espainiako Gerra Zibilean, Bilbo inguruan sortutako gotorleku-sistema (1936). Sortu berria zen Errepublika garaiko Euzko Jaurlaritzaren aginduz eraikia. Plentzian hasi eta Bilbo inguratuz Muskizko San Julian ingururaino iristen zen: Bilbotik 20 bat kilometrora zegoen. Lubaki, alanbrada, metrailadore, behatoki eta bidexkaz osatuta zegoen. Bilboren defentsaren oinarria izan nahi zuen; baina, Francoren aldeko indarrek Soltxaga jenerala buru zutela, Larrabetzu aldetik sartu eta erraz hautsi zuten, 1937ko ekainaren 11/12an. Handik zortzi egunera erori zen Bilbo. Gerrikoaren eraikuntzaren akats tekniko-militarrek eta Alejandro Goikoetxea obren injineru izan zena etsai frankistengana pasatu izanak erraztu egin zuen gotorleku-sistema hori suntsitzea.
Iturria: Harluxet