Goikoetxea Omar, Alejandro
Alejandro Goikoetxea Elorrion jaio zen 1895ean eta Madrilen hil 1984an.
Ingenari ikasketak egin zituen eta armadan sartu. Armada utzi eta, errematxe eta torlojurik gabeko lehen bagoia asmatu zuen (1924); merkantzi bagoien pisua arintzeko tresna batzuk ere patentatu zituen. Espainiako Gerra Zibilean Bilboko Burdina-gerrikoa eta gotorlekuaren obrak zuzendu zituen euskaldunentzat. baina 1937an frankisten bandora aldatu zen. Berak emandako informazio eta planoei esker frankistek, Soltxaga jeneral frankista buru zutela, Bilbo hartu ahal izan zuten 1937ko ekainaren 12an.
Gerra garaian, tren arin eta giltzatuaren proiektua aurkeztu zuen (1938); geroago, TALGO izenez ezagutuko zena. Oriol-ek osorik finantzatuta Espainian eraikitako lehenengo tren esperimentala izan zen (1941). Bigarren TALGOa, AEBetan eraiki zen eta Madril-Valentzia artean ibili zen (1950).
Iturria: Elhuyar/ Lur