<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Austriako etxea
Habsburg-eko etxearen adar espainolaren izena. Espainiako erregeak izan ziren (XVI - XVII. m.). Adar honetako lehen erregea Karlos I.a izan zen (1517 - 1556). Karlos II.a (1665 - 1700) ondorengorik gabe hiltzeak Ondorengotza-gerra sortu zuen eta borboiek hartu zuten tronua. Austriako etxearen agintaldia, Espainiaren hedadura eta nazioarteko botere handieneko garaia izan bazen ere, beraiekin hasi zen Gaztelako inperioaren gainbehera.
Iturria: Harluxet