<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Aurignac aldia

Goi-Paleolitoko lehen kultura. Azken glaziazioko hotzik handienak aldi honetakoak dira. Duela 38.000 urte inguru Homo sapiens-sapiens gizakiak sortutako kultura hau mundu guztian hedatu zen. Gizaki hau espezializatu egin zen, eta tresnak egin zituen hezur eta adarrekin (gezi-puntak, arpoiak), harriarekin (aizkorak, ganibetak) eta zurarekin (makilak). Euskal Herrian, Aurignac aldiko aztarnak Santimamiņe, Bolinkoba, Lezetxiki, Aizpitarte eta Isturitzen aurkitu dira.

I: Harluxet