Lezetxiki

Arrasateko haitzuloa; J.M. Barandiaranek egin zituen ikerketa-lanak (1957 - 1960). Euskal Herriko lehen gizakiaren aztarna (150.000 urtetik gora), Neanderthal gizaki baten hezurrak (emakumezko baten humeroa), eta Moustier aldiko beste hainbat aztarna aurkitu dira.

Aztarnategi nagusiaren azpian beste kobazulo txikiago bat aurkitu dute, Lezetxiki II.a izendatua. Bertan, giza eskuak egindako tresna batzuen aztarnak aurkitu dituzte, harri puska zapalak, ofita mineralarekin egindakoak eta kuartzoz landutako materialak ere badira, Heidelberg garaiko gizakian eginak izan zirela uste dute arkeologoek.

Loturak: Irikaitz aztarnategia; Paleolitiko Aroa Euskal Herrian;

Iturria: Harluxet/ Berria