Gutiérrez de la Concha, Manuel
Manuel Gutierrez Tucumán-en, Buenos Aires, jaio zen 1808an eta Abartzuzan hil 1874an. Militar eta politikaria izan zen. Lehen Gerra Karlistan liberalen mariskal nagusi eta ondoren brigadier izan zen. Esparteroren aurkako altxamenduan parte hartu zuen (1841). Portoko altxamendua zapaltzera bidalitako espedizioa gidatu zuen (1847) eta bertan Dueroko markes egin zuten. Bigarren Gerra Karlistan ere garrantzi handiko ekintzak burutu zituen (1873-75). Espainiako iparraldeko armadaburu izan zen; Abartzuzako guduan zauritu zuten eta handik gutxira hil zen.
Iturria: Harluxet