Etxague Bermingham, Rafael
Rafael Etxague Donostian jaio zen 1815ean eta Madrilen hil 1887an. Txapelgorrien batailoian sartuta Lehen Gerra Karlistan aritu zen karlisten aurka eta Isabel II.aren alde. O'Donnell-ekin batera borrokatu eta 1854ko altxamenduari hasiera eman zion. Ceutan (1859) eta Valentzian borrokatu ondoren (1860 - 1862), Puerto Ricoko eta Filipinetako gobernadore eta kapitain nagusi izendatu zuten (1864 - 1867). Bigarren Gerra Karlista amaieran (1876), Gipuzkoako senadorea izan zen.
Iturria: Harluxet