Sobrarbe
Musulmanen inbasioaren garaian (711) Sobrarbeko mendiak gordeleku seguru izan ziren inguruko jendearentzat. Haitzpeko San Joaneko kronikaren arabera Iruņeko errege Antso I.a Gartzes izan zen bertan gaztelu asko eraiki zuena, Aragoi eta Sobrarbeko mendi guztiak okupatu ondoren. Antso III.a Nagusiak Sobrarbeko kondea bere basailo egin zuen eta bere erregealdian agertu zen zizelkatutako txanponetan Sobrarbeko zuhaitza. Antso VI.a Jakitunaren erregealdi arte (1150 - 1194) azalduko da zuhaitz hori Nafarroako erresumako txanponetan.
Antso III.a Nagusiaren oinordetza hautsi ondoren egindako Nafarroako erresumaren banaketan, Gontzalok izan zuen bere esku Ribagortza eta Sobrarbe osoa, Trencedotik Martiellora, eta Loharre, eta San Emeterio. Gontzalo hildakoan, Boltaņako Monclus-eko zubian bere zaldun zen Baskoniako Ramonat-ek hil zuen bizkarrez, bere anaiorde Ramiro I.ak bereganatu eta Aragoiri erantzi zizkion Sobrarbe eta Ribagortza.
Aragoi eta Nafarroako Antso V.a Ramirez Berrezarlearekin itzultzen da Sobrarbe Nafarroako koroara (1076), baina, Alfontso I.a Borrokalaria hil zenean (1134), eta haren testamentu bete ezinaren ondorioz, bereiztu zen berriro. Alfontso I.ak eman zion 1124an Tuterari Sobrarbeko Foru Zaharra, 336 artikulu dituena. Sobrarbeko Forua ez omen zen inoiz idatzi.
+(gaz: Auņamendi)