Txikia (Eustakio Mendizabal)
Eustakio Mendizabal Itsasondon jaio zen 1944an eta Algortan hil zuten 1973an. ETAko buruzagi gipuzkoarra. Erlijioso beneditarra izan zen, baina ordena utzi eta ETAn sartu zen. Iparraldera ihes egin behar izan zuen 1968an. Burgosko auziaren garaian Eugen Beihl kontsul alemaniarraren eta Zabala eta Felipe Huarte enpresarien bahiketetan parte hartzea eta Soraluzen Sindikatuen Ordezkaritzaren eraikuntza suntsitzea leporatu zion poliziak, besteak beste. Espainiako poliziek Algortan hil zuten tiroka. Telesforo Monzonek Kanta bat konposatu zuen, non Kandido Sasetakin alderatzen zuen.
I: Harluxet