<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Teodosio I.a Handia
Teodosio Cauca-n, Espainiako Coca gaur egun, jaio zen 347an eta Milan-en hil zen 395ean. Erromako enperadorea (379 - 395).
380an kristautasuna estatuko erlijiotzat hartu zuen eta jentilen beste guztiak debekatu egin zituen. Inperioa ez zatitzearren, bisigodoekin zenbait itun sinatu zituen. Itun horietako batzuei esker bisigodoak Teodosioren armadan esku hartu zuten. Teodosio hil zenean, Erromatar Inperioa bere bi semeen artean erdibitu egin zen: Ekialdeko eta Mendebaldeko Inperioak. Ekialdeko inperioa, Konstantinopla hiriburu zuena Arkadio-k hartu zuen; eta Mendebaldeko inperioa, Erroma hiriburu zuelarik Flavio Honoriorentzat izan zen. Arkadioren agintaldian Alariko I.a inperioan sartu egin zen eta Honoriok ezin izan zuen Italia bisigodoen eskura igarotzea eragotzi.
Iturria: Elhuyar