Alariko I.a
Alariko I.a Danubioko deltan jaio zen, 370ean, eta Cosenza-n hil zen 410ean. Bisigodoen erregea (396 - 410).
Teodosio I. enperadorearen tropen buru zelarik Ekialdeko Inperio Erromatarrari eraso egin zion eta 378ko abuztuaren 9an, Adrianapoliseko guduan garaitu zitzaien. Teodosio hil zenean (395) bere bi semeen artean banatu zen erreinua: Honorio-k, Mendebaldea eta Arkadio-k Ekialdea. Bi erregeen ahuldadea aprobetxatuz Alariko Godoen Errege izendatu zuen bere burua eta, Trazia eta Grezia errautsi ondoren Konstantinopla (gaur, Istanbul) mehatxatu zuen (395 - 397). Peloponesoraino iritsi zen. Baina, ez zituen lehenengoan bere asmoak burutu eta erretiratu egin behar izan zuen. Iliria-ko gobernua eskaini zioten, Ekialde eta Mendebalde Inperioen artean, eta bertan berrosatu zuen ejertzito berria. Italia inbaditu eta Erroma arpilatu egin zuen 410ean.
Iturria: Elhuyar eta beste /