Soult Nicolas Jean de Dieu (Dalmaziako dukea)
Jean de Dieu Soult Saint-Amans-la-Bastide-n, g.e. Saint-Amans-Soult, jaio zen 1769an eta 1851ean hil zen. Austerlitz-eko (1805) eta Jena-ko (1806) batailetan parte hartu zuen. Iberiar penintsulan komandante ibili zen (1808-11), eta 1814an Napoleonek Iberiar penintsulako armada frantsesaren buru izendatu zuen. Donostia eta Iruņea hartzen saiatu zen, baina San Martzialgo batailan galdu egin zuen. Luis XVIII.aren ministroa izan zen (1814-15); hala ere, Napoleoni lagundu egin zion Ehun Egunetan. Gerra-ministroa (1830-34, 1840-44) eta gobernu-kontseiluko lehendakaria (1832 - 1834, 1839 - 1847) izan zen.
I: Harluxet