<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Iruņeko setioa

Napoleonen kontra Espainiako Independentzi gerran 1808.az geroztik Iruņea hartua zuten frantsesen aurka eginiko setioa. Espoz eta Mina gerrillari nafarrak 1811n eman zion hasiera setioari eta 1813an gogortu eta estutu egin zuen. Gasteizko batailaren ondoren (1813 - VI - 21), Iruņeko armada frantsesak kanpoko laguntza galdu zuen. Picton eta O'Donnell jeneralek Iruņeko setioari ekin zioten. Tropa frantsesek Pirinioetako muga pasatu zuten Iruņeko frantsesei laguntzeko asmoz, baina nafarrek garaitu egin zituzten uztailean. Goseteak astindu zuen hiria. Azkenik, gose eta gaixorik, frantsesak errenditu egin ziren urriaren 31n. Pasaiara lehenik eta handik itsasontziz Ingalaterrara preso eraman zituzten.

Iturria: Harluxet