Sagastibeltza, Jose Migel
Joxe Miel Sagastibeltza Leitzan jaio zen 1789an eta Donostian hil 1836an. Fernando VII.a hildakoan (1833) karlisten alde jarri eta Karlos V.a erregegai aldarrikatu zuen (1833). Orreaga eta Irun bitarteko muga zabalik iraunarazteko ardura eman zion Zumalakarregik. Nafarroako IM-an hainbat gudutan parte hartu zuen. Donostiako liberalei laguntzera iritsitako armada ingelesaren kontrako borrokan hil zen.
I: Harluxet