Sagaseta de Ilurdoz, Anjel
Anjel Sagaseta de Ilurdoz Iruņean jaio zen 1784an eta bertan hil 1843an. Humanitate ikasketak Zaragozan egin zituen eta zuzenbidekoak Valentziako unibertsitatean. Iruņeko Udaleko eta gero Nafarroako sindiko izan zen. Fernando VII.aren erregealdian, erregetiarren bilerak antolatzen zituen. Zumalakarregiren senidea zen eta harreman onak izan zituen harekin.
Lehen Gerra Karlistan euskal Foruen aldeko ideiak azaltzeagatik Quesadak Valentziara erbesteratu zuten (1834). Gerra ondoren, 1839ko urriaren 25ean, foruak monarkia eta nazioaren beharretara egokitu beharra eskatzen zuen legearen berri izan zuenean, Nafarroak jasango zituen kalteei buruzko iritzia ematen zuen artikulu bat argitaratu zuen Valentzian: "Fueros fundamentales del Reino de Navarra y defensa legal de los mismos"; murrizpenik gabeko foruak aldarrikatu zituen bertan.
Iturria: Elhuyar/ Lur