Richelieuko dukea, Louis François Armand d´
Louis Richelieu Parisen jaio zen 1696an eta hil 1788an. Richelieuko kardinalaren ilobetako baten semea zen. Fontenoyko guduan nabarmendu zen (1745). Guyana eta Gaskoniako gobernadorea izan zen. Zazpi Urteko gerran Menorcako konkista zuzendu zuen (1756). Luis XV.aren garaian kanpo-arazoetarako ministroa (1771 - 1774) eta gerrakoa (1774) izan zen. Voltaireri babesa eskaini zion.
I: Harluxet