Primo de Rivera, Jose Antonio
José Antonio Primo de Rivera Madrilen jaio zen 1903an eta Alacant-en hil 1936an. Miguel Primo de Rivera diktadorearen semea eta Lizarrako markesa.
Jose Antoniok Franco izendatu zuen Zaragozako Akademia militarreko buru (1928). 1933an Falange Española fundatu zuen eta JONSekin batu ondoren, alderdiko buru bakarra izan zen (1934). 1936ko hauteskundeetan ezkerreko alderdien koalizioa irabazle atera zenean, gobernuak kartzelaratu egin zuen. Espainiako Gerra Zibila eragin zuen altxamendua prestatu zuen kartzelatik. 1936an Franko jeneralak estatu-kolpea jo zuen eta Gerra Zibila hasi zen. Errepublikazaleek epaitu eta fusilatu egin zuten.
Loturak: >Arrese Jose Luis;
Iturria: Elhuyar