<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Falange Espainola

Espainiako talde politiko nazional-sindikalista eta faxista, J.A. Primo de Riverak fundatua 1933an. JONS (Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista) taldearekin bat egin zuen (1934). Espainiako Gerra Zibilean gogor aritu zen Bigarren Errepublikaren aurka. Francok FET-JONS (Falange Espaņola Tradicionalista y de las JONS) sortu zuen dekretuz, eta erakunde politiko bakartzat aldarrikatu. Francoren diktaduran Falangeko edo Mugimenduko kidea izan behar zen edozein kargu publikotarako. Ofizialki desegin zuen gobernuak 1977an.

Iturria: Harluxet