Arrese Magra, Jose Luis
Jose Luis Arrese Bilbon jaio zen 1905ean. Falanjista zen eta Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka aritu zen (1933). Espainiako Gerra zibilaren garaian atxilotu egin zuten, baina ihes egin eta Norvegiako enbaxadan babestu zen; frankisten bandora pasatzea lortu zuen (1937). Málagako Gobernadore Zibil egin zuten (1939). "Fuero de los Españoles" delako dokumentuaren prestakuntzan esku hartu zuen. Elkarte kultural askotako kidea izan zen eta obra politiko, artistiko eta historikoak egin zituen (Programa Falangista; Capitalismo, Comunismo, Cristianismo; Treinta años de política; etab. Jose Antonio Primo de Rivera-ren eskariz La Revolución Social del Nacional-Sindicalismo obra idatzi zuen (1940).
Iturria: Harluxet