Perula, Jose
Jose Perula Sesman jaio zen 1830ean eta Mondariz-en, Coruña, hil 1881ean. Don Karlosen aldeko altxamenduan kapitain izan zen (1855); preso hartu eta Kubara bidali zuten. Marokoko gerran borrokatu eta ofizial izendatu zuten. San Carlos de la Rápitako altxamenduan, Montemolingo kondeak kapitain izendatu zuen. Altxamenduak porrot egin ondoren notarioa izan zen Korellan. 1868ko iraultzaren garaian Isabel II.aren aginduetara jarri eta Parisera joan zen; han, ordea, Don Karlosen aginduetara jarri zen. Zornotzako ituna ez zuen onartu eta berriro Frantziara joan zen. Bigarren Gerra Karlistan, hainbat gudutan parte hartu ondoren (Sesma, Lizarra, Mañeru, etab.), Iparraldeko armadaren buru egin zuten (1875). Gerra galduta, berriz ere Frantziara joan behar izan zuen (1876). Traidorea zela zabaldu zen zenbait giro karlistatan. Habanara joan eta itzulitakoan miserian hil zen.
I: Harluxet