Oriol Urkijo, Jose Maria
Jose Maria Oriol Santurtzin jaio zen 1905ean. Comunión Tradicionalistako kidea, Francoren altxamenduarekin bat egin zuen (1936). Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Francok Falange eta JONSeko Bizkaiko buruzagi izendatu zuen. Bilboko alkate (1939-41), Gorteetako prokuradore (1955) eta Ekonomia Nazionalerako kontseilaria izan zen. Espainiako industri enpresa eta banku garrantzitsu askotan goi-karguak izan ditu.
Loturak: Oriol Urkijo Antonio Maria;
I: Harluxet